2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

BARRIA

Aurten, Urtarrilaren 27tik 31ra Barrian egon ginen 2.A ikasleok

 Gurekin, lagunaz aparte, Eli eta Ernesto egon ziren, monitore jator batzuk baita ere. Monitoreak,natiboak ziren, horregatik beraiekin bakarrik ingelesez hitz-egin ahal genuen baina hala ere ondo ulertzen ginen elkarrekin.

 Barria Eco-School bat zen, horregatik bere helburu nagusia ekologiarekin lotuta zeuden gauzak egitea zen. Hori aspergarria iruditu arren, lagunen eta monitoreen laguntzarekin, oso ondo pasatu genuen.

 Ekologiaren lotutako gauzak egiteaz aparte, beste ekintza oso dibertigarriak egin genituen, adibidez, taldeetan film bat egin genuen, baita mendira joan ginen dena elurtuta zegoenean. Denbora libreak ere zeuden, hor lagunekin nahi genuena egiten genuen. 

 Gasteizera bueltatzeko eguna ailegatu zenean, denok beste egun batzuk gehiago geratzea nahi genuen, oso ondo pasatu genuelako elkarrekin. Beste batean errepikatzea nahiko genuke, ea posiblea den!