2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala


                                                               ABORTUA

Haurdun geratzen zarenean, umea ez baduzu nahi, abortatu ahal duzu. Nire ustez abortatzea aukera on bat da umea baldintza txarretan badago. Emakume batzuk abortatzen dute oso gazte haurdun geratzen direlako, hori ez dago oso ondo, baina bi kasuetan emakumeak erabakitzeko aukera izan beharko zuen. Horregatik ni abortuaren alde nago.

Emakume batek, bere gorputzarekin zer egiteko erbakitzeko eskubidea izan behar du, inork ez dio esan behar zer egin behar duen bera aske delako. Horregatik abortatzeko eskubidea; emakumeek, bakarrik emakumeek erabaki behar dute.

Abortua legeztatu nahi ez duten gehienak, gizonak dira, horregatik masifestazio ugari logo honekin: “gizonak erdituko balute, abortua legeztatuko zen” Gizonek ez dakite zer den erditzea hori dela eta beraientzako gaizki dago hau egitea, emakumeek badakite hori zer den horregatik abortatzeko aukera izan behar dute.


Batzuetan emakumeek abortatu behar dute, ez beraiek nahi dutelako baizik eta beraien baldintza ekonomikoengatik.Familia baten baldintza ekonomikoak desegokiak badira,aukera bat abortatzea izaten da, ez beraiek nahi dutelako, baizik eta umea izango balute sufitzen egongo zelako. Ikasketak jasoko ez duelako, janaria faltako zen, bere gurasoek bera zaintzeko mediorik ez dituztelako...

Pertsona batzuk pentsatzen dute abortatzea, izaki bizidun bat hiltzea dela, hori dela eta debekatu egin beharko zela hiltzea delitu bat delako.Ikerketa batzuk esan dute feto batek izaki bizidun normal baten sentimenduak dituela horregatik abortatzea delitu bat konsideratzen da izaki bizidun bat hiltzen ari zarelako nahiz eta oraindik formatuta ez egon.

Baina beste ikerketa batzuk esan dute fetoak 3 edo 4 hilabete ez badaukate ez direla izaki bizidunak konsideratzen horregatik hori baino lehenago abortatzen baduzu ez dela delitua izango.


Hau dena dela eta, nire ustez abortua legeztatu beharko zen, Emakume batek bai baldintza ekonomikoengatik, bai berak nahi duelako abortatu ahal izateko. Emakumeen eskubidea da,eskubide hori ezin da kendu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina